Abantaila esklusiboak eskaintzen dizkizugu bizikleta elektriko bat erosteko lanera joateko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Abantaila esklusiboak eskaintzen dizkizugu bizikleta elektriko bat erosteko lanera joateko

ULMAko pertsonak lanerako joan-etorrietan modu jasangarrian mugitzea sustatzen duen proiektuaren barruan, ULMAk eta ORBEAk bat egin dute lanera joateko bizikleta elektriko bat erostea errazago eduki dezazun.
Abantaila esklusiboak eskaintzen dizkizugu bizikleta elektriko bat erosteko lanera joateko
2018/12/12

Zer den eta zer ez programa hau:

Programa hau da:

  • ULMAk bultzatu duen programa bat, pertsona batzuek leku batetik beste batera joateko dituzten ohiturak aldarazten saiatzeko eta bizikleta lanerako joan-etorriak egiteko ohiko garraiobide bihurtu dadin.
  • ULMAk eta ORBEAk eremu sozialean batera egindako lana, mugikortasun iraunkorra bultzatzeko.

Programa hau EZ da:

  • Bizikleta elektriko merkeago bat erosteko modu bat, lanerako joan-etorriak egiteko ohiko garraiobide erabiltzeko asmorik ez baduzu.
  • ORBEAk ULMAko kooperatibetarako egiten duen promozio bat.

Nork atera ahal dien etekina abantaila esklusibo horiei:

Lanera bizikletaz joan daitezkeen ULMAko pertsona guztiek, baldin eta:

    - jarduneko bazkide badira

    - beste kooperatiba batzuetako birkokatuak badira, eta BKL direnak ere bai, baldin eta:

    - Kooperatiban gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna badute, eta

    - aurreikusita badago Kooperatiban gutxienez beste urtebete gehiago emango dutela.

    Eskaintza bizikleta baterako baino ez da pertsonako.

    Irakurri programaren baldintza guztiak eta eman izena hemen