“GUERNICA” Oñatin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

“GUERNICA” Oñatin

Uztailaren 16tik abuztuaren 8ra bitartean, Oñatiko Santa Ana Komentuan ikusi ahal izango dugu, 11:00 etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Euskal Herriako artisauek egindako Pablo Picassoren “GUERNICA” txokolate erreplika. Erakusketaren antolatzaileak eta babesleak: Oñati dabilen herria, Txololateixia, Euskal Gozogileak eta ULMA dira.
“GUERNICA” Oñatin
2021/07/15

Euskal Gozogileek, lehengaitzat txololatea erabiliz, 3,5 metroko altuera, 7,8 metroko zabalera eta 400 kilotik gora kakao dituen artelana eraiki dute.

Oñatiko herriak txokolategintzan historia luzea du, XX.mende hasieran baziren hamarren bat txokolategi-lantegi lanean: Maiztegui, Loyola, Onena, Garaicoechea, Guereca eta Orbea, besteak beste. Txokolatearen industriak garapen handia izan zuen makina industralen erabilerari esker. ULMA kooperatibaren lehendabiziko produktua, hain zuzen ere, txokolatea biltzeko makinak izan ziren.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.