“Egunean Behin” galdera-erantzunen euskarazko jokoa ULMAn! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

“Egunean Behin” galdera-erantzunen euskarazko jokoa ULMAn!

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren aitzakian, ULMA Taldeko motibazio taldetik, “Egunean Behin” galdera-erantzunen jokoan jolastera gonbidatu nahi zaituztegu. Partida azaroaren 25etik abenduaren 1era jolastuko dugu.
“Egunean Behin” galdera-erantzunen euskarazko jokoa ULMAn!
2019/11/12

Oso dinamika errazeko jokoa da. Egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango duzu mugikorretik.

Tribial itxurako 10 galdera erantzun beharko dituzu (kultura, kirola, matematika, geografia, literatura,...), eta izan dituzun emaitzen arabera puntu gehiago edo gutxiago jasoko dituzu.  Zenbat eta gehiago asmatu, eta zenbat eta bizkorrago, puntu gehiago!

Abenduaren 3an, hainbat sari banatuko ditugu parte hartzaileon artean:

ULMA Talde mailan puntu gehien lortzen dituenarentzat:

-          Goiko Benta jatetxean bi lagunentzako otordua

-          Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarera

Negozioko irabazlearentzat  Ereindajaneko saski eder bat eta  parte hartzaile guztien artean zozkatzeko gaztak.

Jolasaren funtzionamenduaren inguruko azalpen gehiago jasoko dituzue hurrengo egunetan negozioetan.