ULMA Handling Systems aukeratu berriz Lilly farmazeutikak
Enpresa farmazeutikoak gela zuri bat eraiki du bere instalazioetan eta ondorioz, ULMA aukeratu du berriz bere garraio automatikoko sistema aldatzeko eta handitzeko. Sistema berri honek paleten garraio automatikoaeta gela zuriaren arteko lotura egingo du, bete behar dituen baldintza legal guztiak kontuan izanik uneoro. Handitze honek honakoa baimenduko dio Lilly farmazeutikari: bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea, produktuen kalitatea bermatuz uneoro, baldintza legal guztiak betez.
Munduko hamar konpainia farmazeutiko liderretako bat da Lilly, eta bere lan-filosofia ikerketa- eta berrikuntza-lanetan oinarritzen du. Espainiar merkatuko multinazional bakarrenetariko bat da, farmakoak sortzeko prozesu guztia garatzeko gai dena, molekula berri bat azaltzen denetik farmaziako medikamentu bat bihurtzen den arte, horrek dakarren ikerkuntza, garapen, fabrikazio eta salmenta prozesuak kontutan izanik.