Ulma Handling Systems
Urria, auditoritzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsen
Urria auditoretzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsentzat, eta kalitatea kudeatzeko sistemaren eta ingurumenaren ziurtagiriaren irismena hedatu da.
![Urria, auditoritzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsen Urria, auditoritzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsen](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/urria-auditoritzen-hilabetea-izan-da-ulma-handling-systemsen/@@images/image-900-3b1a412adcbd37659869582c4333e0d9.jpeg)
Urria auditoretzen hilabetea izan da ULMA Handling Systemsentzat, eta kalitatea kudeatzeko sistemaren (ISO 9001) eta ingurumenaren (ISO 14001) ziurtagiriaren irismena ULMA Handling Systensek Otxandion (Bizkaia) duen fabrikazio-prozesura hedatu da. Bestalde, laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemaren ziurtapena ISO 45001 arau berriaren arabera zabaltzea lortu da.
Balorazio orokorrean, auditoriaren emaitza positiboa izan da, baina datozen hilabeteetako lan-plangintzan integratuko diren hainbat hobekuntza-arlo hauteman dira.