Hainbat laguntza elkarteri zuzendutako COVID19 laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Hainbat laguntza elkarteri zuzendutako COVID19 laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak

ULMA Taldeak nabarmendu nahi du bere Negozioek eta Kooperatibek une honetan dugun osasun krisia lehenbailehen gainditzen laguntzeko eta ahal den neurrian krisi horren ondorioa arintzeko hartu duten konpromisoa. Horretarako, ekintza sozialeko eta asistentzialeko hainbat ekimen jarri ditu martxan. Besteak beste, nabarmendu daitezke ULMAk Gurutze Gorrira, Elikagaien Bankura eta Caritasera bideratuko dituen laguntza ekonomikoak, gaizkien dauden pertsonen egoera arintzen lagunduko duten dohaintza garrantzitsuak eginda.
Hainbat laguntza elkarteri zuzendutako COVID19 laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak
2020/06/18

XXI. mendeko epidemiarik txarrena pairatzen ari gara, eta ez dira une errazak inorentzat, baina batez ere egoera are zailagoa duten kolektibo behartsu batzuentzat. Horregatik, ULMAk erabaki du diru partida horiek aipatutako elkarte sozial eta asistentzialetara bideratzea. “ULMAtik, laguntza horiekin, gure hondar aletxoa jarri nahi dugu ahal dugun neurrian une zail hau arintzen laguntzeko", azaldu digu Lander Diaz de Gereñuk, ULMA Taldeko presidenteak.

COVID-19aren osasun krisia gizartearen aurpegirik solidarioena erakusten ari zaigu; zaurgarrienentzat elikagaiak ematea, diru ekarpenak egitea, osasun materiala uztea, teknologia uztea, eta antzeko ekintzak horren adibide batzuk baino ez dira, eta ULMAk horiekin bat egin nahi izan du.  ULMA Taldeko presidenteak adierazten duenez, “COVID-19ak eragindako osasun krisiak gogora ekartzen digu mundu interkonektatu batean bizi garela eta bakoitzak, nork bere lekutik, erantzuna eman behar diela egungo egoerak planteatzen dizkigun erronka soziosanitario eta ekonomikoei”.