ULMAk bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunarekin

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, ULMAk bat egiten du ospakizun honekin jendea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, edozein seinale edo anomalia detektatzeko ohiko azterketa egiteak duen garrantziaz.
ULMAk bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunarekin
2022/10/19

Kalkuluen arabera, 8 emakumetik batek bularreko minbizia izango du bizitzan zehar, eta hori da emakumeek ebaluazio erregularra egin behar izatearen arrazoi nagusia, izan ere, bularreko minbizia goiz antzemateak gaixotasunaren pronostiko aldaketan eragin handia duela zehaztu baita, sendatzeko aukerak %100eraino handituz.