Elkartasuna izan zen irabazlea, MUNDUKIDEk antolatutako lehen lasterketan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Elkartasuna izan zen irabazlea, MUNDUKIDEk antolatutako lehen lasterketan

MUNDUKIDE Fundazioak lehen elkartasun lasterketa antolatu zuen pasa den igandean Aretxabaletako Urkulu urtegiaren ingurune paregabean, bere 15.urteurrena ospatzeko eta Kooperatiben Nazioarteko Egunarekin bat etorriz.
Elkartasuna izan zen irabazlea, MUNDUKIDEk antolatutako lehen lasterketan
2015/07/13

80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte lasterketan, horiek denak inguruko kooperatibetakoak. 'Batu taupadara! egitasmoarekin bat egin zuten eta horrela, Mozambike, Brasil eta Kuban MUNDUKIDEk garatzen dituen proiektuak babestu zituzten. Josu Urrutia Mundukide fundazioko zuzendariak zioenez, proiektu horiek “Hegoaldean bizi duin baterako aukerak sortuko” dituen bihotzari ematen diote bizitza.

Lasterketa solidarioan hiru kooperatiberatibistek osatutako 28 taldek hartu zuten parte kategoria hauetan: gizonezkoan, emakumezkoan eta mistoan. Helmugara taldean iritsi behar zuten, kooperatiben ezaugarria den talde lana nabarmenduz.  Helmugara iritsi ziren lehen hiru kooperatibak hauek izan ziren: Lea Artibai Ikastetxea, gizonezkoen kategorian, EROSKI emakumezkoan eta ULMA CyE mistoan. Baina, benetako irabazlea Elkartasuna izan zen, lasterketak parte-hartzaile guztiak batu baitzituen MUNDUKIDE Fundazioaren lana aitortu eta babesteko.