Ez ahaztu erronkaz eta ekin pedalei
Ez bazara pedalei eragiten hasi, zeren zain zaude? Maiatzaren 10ean bukatuko da erronka eta guztion ahalegina beharrezkoa da gure osasuna eta ingurunea eraldatzeko, babesteko, hobetzeko eta zaintzeko. Eta gainera, ez ahaztu sari bikainak irabazi ahal izango dituzuela, soilik, erronka gainditzeagatik.
Erronkarekin bat egitea oso erraza da:
- Erregistratu www.ekokilometro.ulma.com webgunean
- Deskargatu Ciclogreen aplikazioa zure mugikorrean (iOs eta Android) eta erregistratu ULMArekin ulmawin kodea txertatuz
- Erabili Appa zure bizikleta ibilbideak erregistratzeko eta gainditu erronka!
Oraindik garaiz gaude erronkara batu eta iazko marka lortzeko. Hirugarren postuan geratu ginen, eta 9.479 km-ko aztarna murrizten lagundu genuen. Horri esker, atmosferara 2.368 kg-ko CO2 gutxiago isuri genuen.
Ekokilometroak gehituz
Eta urtean zehar ere eman ditzakezu pedalkadak zu zeu eta zure ingurua zaintzeko. Oinez, bizikletaz, patinekin, korrika, autoa partekatuz, LanBusez edo garraio publikoan, has zaitez zure joan-etorriak erregistratzen eta pilatutako zikloak, opariengatik trukatu ahal izango dituzu.
Zuk zeuk hobetu dezakezu ingurunea!