ULMA Handling Systemsek osasungintza sektorearen alde apustu egiten du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek osasungintza sektorearen alde apustu egiten du

ULMA Handling Systems-en nazioarteko dimentsioa sustatzea eta osasungintza arloaren aldeko apustua dira Hego Amerikako merkatura zabaltzea definitzen duten bi faktoreak. Faktore hauek oinarri harturik, kontzeptualizazio eta diseinuan erreferente diren proiektu hauek garatu ditu berriki ULMAk
ULMA Handling Systemsek osasungintza sektorearen alde apustu egiten du
2013/05/08

Santiago de Txileko Florida Ospitaleko proiektuak ULMAren 2 karrusel horizontal dituen biltegiratze automatikoko sistema, biltegia kudeatzeko sistema eta Pick to Light Systems gailuen bidez eskaerak multzokatuta prestatzen dituen sistema izango ditu.

Automatizazio logistikoak medikamentuen trazabilitatearen kudeaketa osoa ahalbidetuko du: ospitaleko biltegian hartzen direnetik entregatu eta gaixoak hartzen dituen arte.

Dudarik gabe, proiektua mugarri garrantzitsua da bai ULMArentzat eta baita Txileko herrialdearentzat ere, guztiz automatizatuta egongo den Txileko lehen ospitalea izango baita.

Azaroaren amaierarako proiektua martxan izatea espero da.

Honekin batera, SGA(IK Health) proiektu bat eta aholkularitza logistikoa garatu ditu Concepcion estatuko Ospitaleentzako Banaketa Zentroarentzat. Helburua, kanpoko puntu batetik Lota, Coronel eta Victor Manuen Fernandez Kontsultategia ospitaletara sendagaiak eta lehengaiak eramatea da. Txileko herrialderako proiektu berritzailea da, ospitale desberdinetako sendagaien eta lehengaien kudeaketa eta banaketa kanpora aterako diren lehen aldia baita.

Aipatzekoak dira baita ere Salud Cordillera Erreferentzia Zentrorako egindako proiektua eskaerak prestatzeko prozesurako armairu automatiko bertikalen kudeaketarako proiektua) eta Txileko Herri Lanetako Ministerioarentzat egindako proiektua. Azken honetan, aholkularitza proiektu bat egin da eta eskaintzarako baldintza-agiriak definitzen parte hartu du ULMAK.

Kolonbiako Cardio Infantil Ospitalean egindako proiektua osasungintza arloan eta nazioarteko merkatuetan egindako apustuaren beste adibide bat da. Kolonbian garatuko duen aholkularitza logistikoko lehen proiektua da. SGA (IK Health) eta ULMAren bi karrusel horizontal instalatuko dira proiektu honetan.