Sareta Artekatua, estetika eta funtzionaltasuna
Sareta artekatua sistema oso baten zati da, saretaz, kanalaz eta erregistro-kutxatila multzoaz osatua, drainatze-linearen mantentze lan optimorako.
Alderantzizko “T” itxura duen sareta modeloa da, batez ere bere estetikagatik aipagarria, izan ere primeran integratzen da zoladuran (izan hormigoia, galtzadarria edo baldosa) eta, hala, erabateko mimetizazioa lortzen da hiri-paisaian.
ULMA Architectural Solutionseko Ingeniaritza Sailak garatutako sistema osoa da, kanal-modelo desberdinetara egokitzen dena eta akabera galbanizatu eta herdoilgaitzean eskuragarri dagoena.
EN1433 arauaren arabera D-400 arteko karga-klasea jasaten du, egokia dena errepideetako galtzada, oinezko kale, bazterbide eta errepideko ibilgailu-mota guztientzako aparkalekuetarako.
Saretak izan dezake arteka soila, bikoitza efizientzia hidrauliko hobea izateko, edo albokoa pareten ondoko lekuetan jartzeko.
Sareta artekatua bateragarria da SELF Familiako kanaletarako:
- Euroself
- Domo
- Self
- Self200
- U100
- U150
Multi V+ Familia:
- Multiv100
- Multiv150
Sareta mota hau, besteak beste, obra esanguratsu hauetan jarri da:
- Telefonikako Komunikazio Hiria. Madril
- Repsol Campusa. Madril
- Montserrateko Santutegia. Bartzelona
- Las Arenas Merkataritza Zentroa. Bartzelona