ULMA Handling Systemsek Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Erakuslea den lehen Zentro Publikoan parte hartuko du
Lehiaketa publikoaren ondoren, ULMA Handling Systems aukeratu zuten proiektu honetan parte hartzeko, eta hauek izan dira proiektuan erakusgai jarri dituen instalazioak: paketeak sailkatzeko sistema, biltegiratze sistema adimenduna, trafikoa simulatzeko software soluzioa, identifikazio automatikorako sistema, apalategi adimenduen soluzioa, eta industria terminal mugikorrak.
Zentroa Espainian dagoen bakarra da, eta enpresek beren produktuak eta zerbitzu teknologikoak jartzen dituzte ikusgai, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko interesa izanik teknologiaren premia duten enpresei modu praktikoan erakusteko. Sektore bietako (IKTak eta Logistika) erreferentziazko gunea izan nahi du, berrikuntzak eta enpresen premiak elkartzeko gunea. Helburu hori lortzeko neurrirako gune bat diseinatu eta eraiki da, enpresa logistikoek teknologiaren alorrean dauden premiak biltzeko egindako prozesu batetik abiatuta eratu den ekipamendu berezi batez hornituta, Zentroa benetako arazoak konpondu ditzakeen teknologia modu praktikoan erakusteko gai dela bermatzeko.
Zentroak 453 metro koadro ditu, eta azalera horretan lau gune bereizi dira. Horrela, Zaragozan dagoen zentro erakusle logistikoak funtsezko honako 4 arlo hauek lantzen ditu: hornitze katea hobetzeko IKTak, biltegiratze sistema adimenduna, garraio adimenduna, eta saltoki adimenduna.
Zentroaren inaugurazioan parte hartu dute Aragoiko Gobernuko Industria eta Berrikuntza kontseilari Arturo Aliagak, Energia eta Turismo Ministerioaren Red.es Erakunde Publikoaren zuzendari nagusi Borja Adsuarak eta Aragoiko Institutu Teknologikoko zuzendari Salvador Domingok.