Ulma Taldea
ULMA Taldeak LANBAI II enpleguaren Unibertsitate Ferian izandako parte hartzea oso ondo baloratu da
ULMA Taldea MONDRAGON Unibertsitateak LANBIDEren eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatutako LANBAI II feriaren bigarren edizioan izan zen.
ULMA Taldeko giza baliabideetako ordezkariak bere erakustokira hurbildu ziren ikasleekin egon ziren, batez ere elektronika, diseinu edo automozioko ingeniaritzakoak, enpresen administraziokoak eta lanbide heziketakoak zirenak, eta guztira 151 curriculum bildu zituzten ULMA Taldeko lan poltsan sartzeko.
Hori horrela, ULMA Taldeak aktiboki parte hartzen du enpresa eta unibertsitate arloen artean zubiak eraikitzeko ekimen honek duen helburua lortzeko, graduatuei lan munduan sartzea erraztuz.