Egin bat Euskararen Egunarekin eta parte hartu Kontrapas proiektuan
Kontrapas proiektuak ULMAko langile talde handi bat biltzea du helburu, elkarrekin eta modu birtualean Xabier letek ezagun egin zuen Bernart Etxepareren "Kontrapas" abestia abesteko. Proiektua euskararen egunean, abenduaren 3an, argitaratuko da.
Nola parte hartu?
Oinarriei buruz gehiago jakiteko, hala nola zure bideoa grabatzeko, material guztia deskargatzeko eta zure grabazioa igotzeko, egin klik hemen.
Parte hartzen duten guztiek opari txiki bat jasoko dute. Horrez gain, bideoa argitaratzen dugunean, parte hartzen duten guztien artean Oñatiko Zelaizabal jatetxean bi lagunentzako bazkari bat zozkatuko dugu.
Euskararekin dugun konpromisoa
Proiektuaren helburua ULMAko barne-loturak sendotzea eta euskararen sustapenarekiko dugun konpromisoa erakustea da.
Gogo eta ilusio handiz parte hartzen ari gara proiektu honetan eta horregatik Negozio guztietako lehendakariek, bideo honen bidez, parte hartzera gonbidatzen zaituztete.
(Klikatu irudian)