Unibertsitatea-enpresa harremanak
Zer diagnostiko egiten duzue gaur egungo MU-ENPRESA harremanaz? Zuen ustez, badago indartu beharreko konturen bat? Norantz doaz unibertsitatea-enpresa harremanak gure ingurunean? Ondo posizionatuta gaude?
L.B.: Unibertsitatea-enpresa harremana elementu nuklearra da Mondragon Unibertsitatearen sortze egunetik bertatik.
Mondragon Unibertsitatea sortu zen eskualde baten prestakuntza beharrei erantzuteko, eta baita eskualde horretako enpresen beharrei erantzuteko ere. Unibertsitatearen historia eta eskualdearen nahiz bertako enpresen garapena beti joan dira paraleloan. Jarduera unibertsitario guztia egitate horri lotuta egon dadin ahalegintzen gara. Enpresekin dauzkagun harremanak islatzen dira programetan, edukietan, ikerketan, transferentzian, unibertsitatean lantzen denaren garapenean.
[...]