Álvaro Martínez de Lagos, ULMA Handling Systems-eko Zuzendari Nagusi berria
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan egin zituen ingeniari industrial izateko ikasketak eta, prestakuntza osagarri gisa, Enpresa Kooperatiboen Kudeaketarako masterra eta MBA Executive masterra egin ditu.
Enpresaren buru gisa duen helburu nagusia enpresaren eraldatze-prozesuari jarraipena ematea da, merkatua bera jasaten ari den eraldaketarekin bat eginez, Covid-19aren ondorioek eragindako joeretara modu are efizienteagoan egokitzeko.
Pandemia hau kontsumitzeko moduen eta ohituren aldaketa bizkortzen ari da; beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa da sistema intralogistiko automatizatu eta eskalagarriak garatzea eta inplementatzea.
«Asko pozten gaitu Álvaro Martínez Lagosi ongietorria egiteak. Oso pozgarria da guretzat haren profesionaltasuna eta lidergoa baliatu ahal izatea gure proiektu sozioenpresariala gidatzeko. Etengabe hazten ari gara, negozioak egiteko aukera asko ematen dituen sektore batean, eta Álvaro Martínez Lagos gure taldean egoteak ULMA Handling sektore honetako mundu mailako erreferentzia gisa finkatzen lagunduko digu» ziurtatzen du Iñaki Gabilondok, ULMA Taldeko Zuzendari Nagusiak.