ULMA eta Aloña Mendi elkarrekin bidea egiten
Ekitaldi honekin denboraldi honetarako taldeak ezagutzera eman ziren eta 2023tik 2026ra bitartean Aloña Mendiko txirrindularitza sailarekin sinatu genuen lankidetza hitzarmena berretsi zen.
Aurkezpenean Ibon Calvo ULMAko presidentea eta Aloña Mendi Taldeko zuzendari Aitor Atorrasagasti izan ziren, bi taldeetako txirrindulariekin batera.
Guztira, Euskal Herriko txapelketetan eta lehiaketetan lehiatuko diren 12 txirrindulariz osaturiko taldea ( 3 kadete eta 9 junior) Euskal Herrian zehar ospatuko diren torneo eta txapelketetan parte hartuko du.
Gipuzkoa klasikoa nabarmendu dezakegu UCI kategoriko junior proba munduko selekzioak eta profesional taldeen filialak etortzen direna parte hartzera , baita ere gipuzkoako itzulian eta gonbidapena lortuz gero, Nafarroako itzulia edo Espainiako kopako arabako klasikoa. Azken honeta, iazko edizioan, Aloña Mendiko Unax Errasti bigarren sailkatu zen.
Talde hauek, txirrindularitza denboraldi berri bati hasiera emango diotenak, ULMAren babesa izango dute aurten ere.