Ulma Taldea
Pintura Lehiaketako sari banaketa burutu da ULMA Taldeko bazkide eta langileen seme-alabentzat
Joan den irailaren 27an ULMA Taldeak antolatutako eta bere bazkide eta langileen seme-alabei zuzendutako Pintura Lehiaketaren IV. Edizioko sari banaketen ekitaldia burutu zen.
![Pintura Lehiaketako sari banaketa burutu da ULMA Taldeko bazkide eta langileen seme-alabentzat Pintura Lehiaketako sari banaketa burutu da ULMA Taldeko bazkide eta langileen seme-alabentzat](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/pintura-lehiaketako-sari-banaketa-burutu-da-ulma-taldeko-bazkide-eta-langileen-seme-alabentzat/@@images/image-900-f0d212709151b071dda72831d9265cdc.jpeg)
“Margotu ditzagun gure herriak” izenburupean, haurrek marrazki bidez azaldu zuten euren herriak adierazten diena. Parte hartzaileak bi mailatan banatu ziren: 5 urte arteko haurrak eta 6 eta 10 urte artekoak. Irabazleak hauek izan ziren: Eritz Cerqueira 5 urte artekoen mailan eta Malen Artetxe 6 eta 10 urte artekoen mailan. Irabazleek quad bateriaduna eta flicker patinetea eskuratu zuten. Gainera, sari banaketen ekitaldira etorritako guztiek pintura set txiki bana jaso zuten euren parte hartzea eskertzeko.