HUMANITY AT MUSIC Oñatin
Arrasaten eta Aretxabaletan musika ekitaldiak arrakasta eduki ondoren, ekainaren 9an, igandean, oñatiarrek harro abestu eta dantzatu zuten Sinfonia Kooperatiboa. Jon Mayaren letra erabili zen kooperatibismoak Oñatin duen garrantzia eta inpaktua azpimarratzeko. Kooperatibismoa modu berezian eta apartan partekatzeko aurkeztu zen HUMAITY AT MUSIC Oñatin. Ekainaren 9an, Oñatira heldu zen Humanity at Music, eta ozenki abestu ziren historian elikatu eta hezi gaituzten balio kooperatiboak, gaur eta bihar ere elikatuko eta heziko gaituzten balio kooperatiboak baitira.
Andoni Egaña bertsolariak eta beste 160 lagun gehiagok, orkestran, koroan eta dantzan argia eta kolorea eman zioten ekitaldiari, San Migel parrokian, leku paregabean.
Ekitaldia 19:30ean hasi zen San Migel parrokian. Aurretik, 19:00etan, Andoni Egañak hasiera seinalea eman zuen plazan, Iosu Igartuarekin batera, bertso saio labur baina atsegina eginda. Eliza prest zegoen Arrasate Musicaleko 80 musikariek, Ganbara eta Hots abesbatzetako 80 ahotsek eta Oñatz Taldeko dantzariek eskainiko zituzten musika piezez gozatzeko, Andoni Egañak pieza guztiei sarrera eginda, bertsoekin.