ULMA Taldeko Motibazio Taldeak 2014rako plana diseinatu du
2014ko ekintzak eta bere helburuak:
• Lekaixo berripaperaren argitalpena: langile guztiek ULMAko euskararen inguruko berriak ezagutzeko.
• Berbalaguna ekimena: ULMAko euskara ikasleek, lankideekin euskara erabiliz, hobeto ikasteko.
• TELP Tailerra / MiniTELP saiotxoak: lanean euskaraz egiteko. • U-morea (euskara + umorea): euskarazko kartel umoretsuak, kafe ordua animatzeko.
• Espeleoabentura euskaraz: euskara eskoletako ikasleek eta bere berbalagunek Arrikrutzeko kobak ezagutzeko eta eguna ondo pasatzeko, euskaraz.
• Bidegorriak Euskararentzat! ekimena: ULMAko instalazioetatik kanpo antolatuko den ekimena, euskararen erabilera sustatzeko.
• Euskara Eskolak: matrikulazio kanpaina, ULMA Taldean euskara ikasteko. • Udako Postal Lehiaketa: gure udako oporren berri euskaraz emateko.
• Topaketa Gastronomiko Kulturala: ULMAko Euskara Planetako eragileek elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko.
• Euskararen Eguna: Zeinek gehiago egin...!: ULMA Taldeko negozioen arteko erronka dibertigarria.