Joango zinateke Hondurasera GKE batekin? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Joango zinateke Hondurasera GKE batekin?

ULMA Fundazioa pertsona boluntario baten bila dabil, elkartasunaren deiari erantzunez Hondurasera joateko, Zarauzko ACOES Honduras GKEarekin (Lankidetza eta Ahalegina Elkartea), zeinarekin ULMA Fundazioa hainbat urtetik hona ari den lanean.
Joango zinateke Hondurasera GKE batekin?
2016/06/22

Zure bizitzako hilabete bat Hondurasen zure laguntza behar duten pertsonei eskaintzera animatzen zara?

Kontua bertara joatea da, zuk egiten dakizun horretan laguntzea; laguntza oro da ongi etorria. Are gehiago, ez baduzu espezialitate jakin bat, berdin-berdin duzu erakusteko aukera: kooperazioa zer den erakutsi diezaiekezu, talde lana, laguntzen erakutsi, hango gazteak babestu, edo, besterik gabe, haurrekin jolastu edo abesti bat erakutsi.

GKEak berak azaldu digunez: “Maitasuna behar duten haur eta gazteak dira, kasu egiten zaiela sentitzeko beharra dute. Ia-ia egun batzuez familiaren ordez aritzea bezala da".

Ideia gustuko baduzu, oso-oso gustuko baduzu, bidali mezu bat ulmafundazioa@ulma.com helbidera edo deitu telefonoz 943 250 300 zenbakira, eta hitz egingo dugu.