ULMAren hitzaldi guztiak zure eskura
ULMAn antolatzen ditugun ikastaro, tailer eta hitzaldiak berriz ikusi ahal izateko, gune bat prestatu dugu Portalden. Ordutegi, lantoki edo beste arrazoi batzuengatik aurrez aurre parte hartu ezin duten pertsona guztiei hurbildu nahi dizkiegu ekitaldi hauek bideo bidez.
Hitzaldi hau ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
(Hitzaldia gaztelaniaz da)
Menopausiari buruzko bigarren hitzaldia
Menopausia, Etapa Berri Baterako ekintza-plana izenburuarekin, gure mediku Ekhine Zumetak emandako hitzaldi honek bizitzaren etapa berri hau bete-betean bizi ahal izateko abian jarri beharreko ekintza-planean sakondu zuen.
Hainbat alderdi jorratu ziren, hala nola jarduera fisikoaren eredu-gomendioetan eta maiztasunean, nutrizio-alderdi nabarmenetan, hala nola sintoma ezagunenei aurre egitea eta emakumearen bizitzako etapa berri horretaz gozatzeko gako nagusiak ulertzea.