Ulma Taldea
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromiso aktiboa
Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, Mundu osoko milioika emakumeri eragiten dien errealitateaz gogoeta egitera eta horri aurre egiteko zerbait egitera bultzatzen gaituen eguna.
ULMAn oroitzapenezko txapa batzuk banatuko ditugu, gure konpromisoa berresteko.
ULMAn, gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten eraikuntza gure erakundeen barruan hasten dela uste dugu. Horregatik, edozein indarkeria edo jazarpen motaren aurrean aukera berdintasuna, elkarrekiko errespetua eta zero tolerantzia sustatzera bideratutako ekintzak bultzatzen ditugu.
Dena ez da hain agerikoa
Emakumeen aurkako indarkeria ez da soilik indarkeria fisikoa; kolpeak, sexu abusuak, erailketak... ULMAk badaki eta onartzen du indarkeria ekintza agerikoenak baino askoz zabalagoa dela. Indarkeria ere modu sotilagoan eta ez hain agerikoan gerta daiteke.
Berdintasuna ez da balio bat bakarrik: aurrerapena bultzatzen duen indar bat da.