Ulma Taldea
ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka
ERRIGORAn Nafar hegoaldeko produktuak erosi eta lagundu ametsak egia izaten. Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko.
Ametsa zuri esker izango delako egia, ala ez delako izango. Auzolanari esker izango delako, ala ez delako izango. Herriak herriari lagundu ezean, ez duelako inork egingo.
Azaroaren 8a baino lehen aukeratu saski beltza edo zuria (edo biak hartu). Lortutako diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari emango diogu.
SASKI BELTZA: 50 €
- Oliba-olio birjina
- Mahats-zukua
- Potxak
- Melokotoi-marmelada
- Arbendolak
- Borraja ekologikoa
- Pikillo piper mamia
- Zainzuri estra lodiak
- Orburu-bihotzak
- Pikillo-piper osoak
- Ozpin ekologikoa
- Melokotoia almibarrean
- Ardo ekologikoa
SASKI ZURIA: 50 €
- Txokolatezko gutiziak
- Pasta ekologikoa
- Arroza
- Polboroiak edo teilak
- Madaria almibarrean
- Eskalibada
- Pikillo-saltsa
- Zainzuri estra lodiak
- Orburu-bihotzak
- Pikillo-piper osoak
- Ozpin ekologikoa
- Melokotoia almibarrean
- Ardo ekologikoa
ERRIGORAko produktuak erostea interesatzen bazaizu, Azaroaren 8a baino lehen idatzi hona ulmafundazioa@ulma.com eta esaiguzu: izen-abizenak, email helbidea, kontakturako telefonoa eta aukeratu dituzun produktuak.
Zure produktuak jasotzen ditugunean abisatuko zaitugu etortzeko bila eta ordaintzeko.