Abesbatza erraldoi bat Euskararen Eguna ospatzeko
Parte hartu nahi baduzu, grabatu zure burua abestiaren bertsio berezi bat abestuz eta guri bidali, besterik ez duzu egin behar. Grabaketekin ikus-entzunezko collage bat sortuko dugu, 2024ko abenduaren 3an Euskararen Egunean argitaratuko dena.
Orain arte, ULMAko 14 lagunek parte hartu dute, eta ereduzko bideo bat sortu da animatzen zaretenontzako gida bezala.
Nola parte hartu?
Oinarriei buruz gehiago jakiteko, hala nola zure bideoa grabatzeko, material guztia deskargatzeko eta zure grabazioa igotzeko, egin klik hemen.
Bideoa jasotzeko azken eguna irailaren 27a da.
Parte hartzen duten guztiek detaile txiki bat jasoko dute eta Oñatiko Zelaizabal jatetxean bi lagunentzako bazkaria zozkatuko dugu.
Euskararekiko konpromisoa
Ibon Calvo ULMAko presidenteak azaldu duenez, bideoaren helburua da ULMAko ahalik eta pertsona gehien animatzea eta urteetan gure hizkuntzarekin izan dugun konpromisoa erakustea. "Gogo eta ilusio guztiarekin lan egiten ari garen proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu".
Proiektuaren helburua barne-loturak sendotzea eta ULMAk euskararen sustapenarekin duen konpromisoa erakustea da.