ULMA Taldeak irudi korporatibo berria aurkeztu du bere Negozioei eraginkortasun handiagoz erantzuteko. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak irudi korporatibo berria aurkeztu du bere Negozioei eraginkortasun handiagoz erantzuteko.

“Kolektibitate baten ezaugarririk itxaropentsuena eraikitzeko bat egiten jakitea da”. Jose Maria Arizmendiarrietaren aipuak ezin hobeto laburbiltzen du ULMAk azken 54 urteetan izan duen espiritua, ofizial mekanikari batzuen talde batek garai hartan Oñatin indarrean zebilen txokolate industrian mantentze lanak eta lan osagarriak egiten hasi zirenetik.
ULMA Taldeak irudi korporatibo berria aurkeztu du bere Negozioei eraginkortasun handiagoz erantzuteko.
2015/04/01

Ignacio Maiztegi Tailerrak gaur egun 4.500 pertsona elkartzen dituen eta 80 herrialde baino gehiagotan presente dagoen amets baten ernamuina izan ziren.

Iraganerako bidaia hori ezinbestekoa da gure oraina ulertzeko, baina are garrantzitsuagoa da etorkizuna eraikitzeko. Garrantzitsua da nondik gatozen jakitea, horrela bakarrik esplikatu baitaiteke geure burua berriro asmatzeko dugun grina mugagabea, aldaketei aurrea hartzeko eta abangoardian kokatzeko grina, gure balioak eta erroak ahaztu gabe. Hori da hain zuzen ere ULMA Gara kanpainaren inspirazioa.
Taldearen irudi korporatiboaren aurkezpenarekin prozesu luze bati ematen zaio bukaera: ULMA Taldeko Komunikazio Batzordeak gidatu du, eta Marka eta Komunikazio Arloak gauzatu du, Negozio guzti-guztien inplikazioarekin eta, batez ere, gure bazkide eta langileen parte hartze aktiboarekin, proiektuaren giltzarria diren heinean.
ULMA Gara kanpainak bazkide, langile eta senide guztiei Talde desberdin bateko kide izatearen harrotasuna partekarazi die
Erronka bestelako Talde baten Balioak behar bezala islatzea zen, Konpromiso Sozial eta pertsonen aldeko apustu argiarekin.
Emaitza rebranding prozesu sakona izan da, ULMA Taldeari Komunikaziorako Ekosistema berri bat eman diona, eta horren emaitza dira eduki, euskarri eta tresna berriak, garai berrietara egokituak, mundu zabalean Negozio guztien jarduera modu eraginkorragoan babestu eta indartzeko. Horrenbestez, Webgune Korporatibo berria, Ikus-Entzunezko Proiektu berriak, Katalogo eta Esku Orri Korporatibo berria, Taldearen Iragarki berria eta eduki digitalen estrategia berria joan den otsailean aurkeztu ziren, ULMA Taldeak Oñatin duen auditoriumean egindako ekitaldian, proiektuan lagundu duten enpresen eta “ULMA Gara” kanpainan parte hartu duten langile eta senideen partaidetzarekin.

 

 

> Leiho berria Mundura
Prozesuaren elementurik aipagarrienetakoa web korporatibo berri bat sortzea izan da (www.ulma.eus), mundura zabaltzeko leiho baten moduan definitu eta diseinatu dena, eta ULMAren misioa eta balioak islatu nahi dituena, Talde Soziala garen heinean ditugun nortasun ezaugarriekin. Webgune berria zabalkunderako tresna garrantzitsua da, edozein lekutatik nor garen eta zer egiten dugun ezagutzeko aukera ematen duena, baina era berean elementu egituratzaile moduan funtzionatzen duena, gure Negozioen artean dagoen dibertsitatea ulertzen laguntzeko. Diseinu erakargarri, garbi eta oso erabilgarriarekin, ULMA Taldearen webgune berriak gure Balioak islatu nahi ditu, Gizartearekin eta enpleguaren sorrerarekin dugun konpromisoa. Webgunea kanpora begirako lehen aurkezpen txartela da, eta ULMAren, bezeroen eta oro har Gizartearen arteko zubi lanak egin nahi ditu. Webgunearen funtzioak osatzeko eta ikus-entzunezkoen eta multimediaren kulturaren inguruan antolatzen den Gizarteko publiko guztietara iristeko, hainbat Ikus-Entzunezko korporatibo garatu ditu, gure indarguneak ezagutarazteko. Bideo berriak irudi zaindu baten bidez garatzen dira, eta produkzio ondoko lan profesional batean oinarritu dira, dotoretasun eta kalitate maila handia lortzeraino.
Proiektua osatzeko, Katalogo Korporatibo berria eta Iragarki berria daude, gainerako euskarrietan zabaltzen diren mezu eta balio horiek beraiek transmititzeko.

 

 

> Historia onen indarra
Prozesuak, gainera, funtsezko ideia bat ulertarazi du: ez dago historia on baino ezer eraginkorragorik.
Horregatik, eduki digitalen estrategia berri bat landu da, egunerokotasunean ULMAren parte diren pertsonek protagonizatzen dituzten historia andanarekin, horrenbestez, Markaren komunikazioa eta kanpoko pertzepzioa indartzen laguntzeko.
Gaur egun funtsezkoa da enpresa baten ezaugarri bereziak edukien estrategia erakargarri baten bidez transmititzen eta hedatzen jakitea, publikoak erraz ulertuko dituen hurbileko historietan oinarrituta. Guri dagokigunez, gure egikera transmititzen dituzten historiak zabaldu nahi ditugu, Markaren osagai soziala presente duten eduki moldagarriak landuz. Finean, ULMAk aurkezpen txartel eguneratua dauka munduan Talde moderno eta desberdin moduan ezagutarazteko.

 

> Bazkideen inplikazioa eta konpromisoa
Bazkide eta langileek eta beren senideek rebranding proiektuan inplikatu izanak ideia onak ekarri ditu.
Eduki, euskarri eta tresna berriak, garai berrietara egokituak, mundu zabalean Negozio guztien jarduera modu eraginkorragoan babestu eta indartzeko.

 

TESTIGANTZAK

NU Comunicación
ULMA bezalako Enpresa Talde batentzat katalogo entzutetsu bat sortzea irismen handiko erronka izan da guretzat. ULMA Taldeak munduko bazter guztietan neurri handiko proiektuak garatzeko duen ahalmenak harritu egin gaitu, eta hori guztia beraien hasierako helburua, pertsonak, bistatik galdu gabe. Azaleko orritik bertatik, zeinak pertsonak, proiektuak eta Negozioak integratzen dituen, ULMA Taldeko langileen beraien eta seme-alaben partaidetza izan duten barruko orrialdeetaraino. Espero dugu gure lanarekin ULMA hazten eta aurrera egiten lagunduko genuela.

Ikusmen
Minutu gutxitan ULMAko atmosfera jasotzea, bere ibilbidea, balioak eta, batez ere, etorkizunari aurre egiteko duen konpromisoa sintetizatzea, bideo batean bere unibertsoa adieraztea, hunkigarria bezain konplexua izan da. Eta ñabardura teknikoetatik haratago, estetikatik edo formula egokia bilatzeko izandako elkarrizketa luzeetatik haratago, bidaia honen gauzarik liluragarriena izan da, errodajeak eta muntaketak aurrera egin ahala, guztiok sentitzen ginela pixka bat gehiago ULMA, Marka honek zerbait lortzen badu, hori pertsona egiten duen guztiaren erdigunean jartzea baita.

GUK
Marka bat dagoeneko ez da argazki estatiko bat. Eta ULMAn ezin hobeto ulertu dute Taldearen barruan gertatzen diren historiak formatu erakargarriekin kontatzeko ordua iritsi dela. Horregatik, plazera izan da eduki digitalen proiektu hau garatzea, ULMA bezalako Talde batentzat, ehunka historiaren protagonistak diren 4.500 pertsona baino gehiagorekin.

Coonic
Marka bat digitalizatzea. Hori zen ULMAk markatu zigun erronka. Kontakizun bat transmititu, ekosistema digital bat diseinatu eta eraiki, bere Balioak transmititzeko eta online abangoardian egoteko. www.ulma.eus webgunean erabiltzaileentzat pentsatutako gune bat garatu dugu, nabigatzeko esperientzia diferentzial bikainarekin, eta edozein gailutan disfrutatzeko diseinatuta. Arkitektura egokia, eduki erakargarriak, irudi ikusgarriak eta landing pages. Ongizatea eraikitzen duten proiektuen historiak proiektatzeko gune bat, ULMAko Negozioak ezagutzeko proiektua. Eskerrik asko, orain Coonicen ere ULMAren zati txiki bat garelako.

Gustavo, ULMA Architectural Solutionseko Fabrikazioko langilea
“Nire esperientzia oso aberasgarria izan da, hein batean, ULMA Taldearen parte sentitu naizelako eta baita semearentzat esperientzia berria eta atsegina izan delako ere”.

Jose Antonio, ULMA Orga Jasotzaileetako Banatzaile Sarearen arduraduna
“Esperientziak balio izan du semeak nire lanari buruz interes handiagoa izateko. ULMAren parte sentitu da, eta hobeto ulertzen du enpresan dudan eginkizuna. Garrantzitsu ikusten nau, eta harro dago nitaz!”.

Gurutze Murua, ULMA Constructioneko Fakturazio Prozesuen kudeatzailea
“Oso esperientzia polita izan da, ULMA eta neure familia elkartu dituena (gure semearen bitartez). Oro har ez naiz oso eroso sentitzen kamera baten aurrean, baina oraingoan, egoera berezia zelako eta baita profesional onen eskuetan nengoelako ere, gure seme Xabik zein neuk asko disfrutatu dugu momentuaz”.