E-KANBAN: BETI ON LINE, BETI DENBORA ERREALEAN — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

E-KANBAN: BETI ON LINE, BETI DENBORA ERREALEAN

ORKLI eta ULMAK produkzioa eta logistika denbora errealean egiteko soluzio aurrerakoia diseinatu dute. E-KANBAN proiektuari ekiteko ORKLIren arrazoi nagusia bezeroari zerbitzu logistiko ezin hobea eskaintzeko aukera zen, zehatza eta denbora errealean, zerbitzuaren zain egon beharrik gabe.
E-KANBAN: BETI ON LINE, BETI DENBORA ERREALEAN
2015/02/26

Orklin ezarritako Kanban sistema webean oinarritutako erabilera errazeko e-kanban sistema da, entrega epeak eta stocka murriztu eta azken batean bezeroa fidelizatzeko helburuarekin diseinatutakoa. Proiektu hau gauzatzeak material mugimendu guztiak RFID sistema batek kontrolatzea bermatzen du, hori dela eta informazio guztia denbora errealean jaso daiteke, prozesua optimizatu eta inbentarioa monitarizatuta.

Iker Estensoro, Orkli-ko Zuzendari komertzialaren iritziz, "bezeroari emandako zerbitzua nabarmen hobetu da. Material kontsumoaren hornidura Orklitik materiala bezeroarengana garraiatzen pasatzen den denboraren menpe dago bakarrik. Hori dela eta, bezeroari materiala emateko entrega epea eta bezeroak behar duen stocka gutxitu egin dira. Gainera, inongo esfortzurik gabe, bezeroak ziurtatzen du kontsumitu duen materiala behar duen mementoan iritsiko zaiola, bere materialaren egoeraren informazioa edozein mementotan ikusi dezakeelarik, online eta guztiz eguneratuta".