ULMAk aurkeztu du Brasil eta latin Amerikarako Zuzendari Nagusi berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMAk aurkeztu du Brasil eta latin Amerikarako Zuzendari Nagusi berria

Cesar Fracalanza karguaz jabetu da konpainiak Brasilen dituen proiektuen parte-hartzea eta Latin Amerikako presentzia sendotzeko helburuarekin
ULMAk aurkeztu du Brasil eta latin Amerikarako Zuzendari Nagusi berria
2016/11/24

ULMA Handling Systems konpainiak zuzendari nagusi berri bat dauka Brasil eta Latin Amerikarako: Cesar Fracalanza ingeniaria. Zuzendaritza batzorde berriaren zeregina ULMA konpainiaren merkataritza jarduera sustatzea eta sendotzea da, Brasilgo eta Latin Amerikako herrialdeen merkatuan, eta horregatik, Espainiako multinazional honek Europako jarduera segmentu desberdinetarako proiektuetan duen esperientzia herrialde horietara eraman du.

Cesar Fracalanza ingeniari mekaniko industriala da, horniketa katearen diseinuan espezializatuta, Massachusettseko Teknologia Institutuaren eskutik, eta buru-belarri lan egin du hainbat enpresaren merkataritza arloan, besteak beste: SDI Brasil, Symmetry Electronics e Indústrias Villares S. A. Esperientzia handiko profesionala da hainbat alorretan, esaterako: txikizkako merkataritzarako negozio eta soluzioen salmentak eta garapena, horniketa eta logistika katea, kontsumo ondasunak eta automobilgintzako industria. Era berean, merkatu berriak irekitzeko prozesuetan eskarmentu handikoa da ere, ezarritako helburuak lortzeko estrategiak eta jarduerak definituz.

Brasilen egindako bisitan, aurtengoaren irailean, ULMA Handling Systems konpainiaren zuzendari nagusiak, Juan Jesús Alberdi, oraingo honetan ere, adierazi zuen bertako herrialdeetan konfidantza duela eta adierazi zuen bertako arduradun bat edukitzea beharrezkoa dela, eragiketez arduratzeko, hartara, premiak hobeto artatuko dira eta, horrenbestez, konponbide egokiena jarriko zaie.

"Eragiketak eskualdean zuzentzeko Brasilgo pertsona bat kontratatzeak nabarmendu du enpresak tokiko kulturan parte hartu eta erronka, aukerak eta berezitasun zehatzak ulertu nahi dituela, enpresei artatzeko, konponbiderik hoberenekin, eta sortutako premiari konponbiderik hoberena eskaintzen ari zaiola ziurtatuta izanik. ULMAk jarraitzen du eskualdeko potentzialaren alde eginez, nahiz eta herrialde batzuen egoera ekonomikoak eta politikoak iragankorrak izan", aipatu zuen.

"ULMA Handling Systems konpainiaren barruan dudan zeregina merkataritza jarduera Brasilen bultzatzea, identifikatzea eta Latin Amerikan bazkideak ezartzea da, tokian bertan jarduteko eta marka sendotzeko", nabarmendu du Fracalanza jaunak. "Gure asmoa proiektuen parte-hartzea sendotzea da ekonomiaren hainbat segmentuetarako, eskualdeko herrialdeetan dugun presentzia instituzionala modu iraunkorrean zabalduz".