“Eredu Kooperatiboa oraingo eta etorkizuneko enpresa eredua da. Bazkide langile guztiek partekatzen duten enpresa eredua da” — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

“Eredu Kooperatiboa oraingo eta etorkizuneko enpresa eredua da. Bazkide langile guztiek partekatzen duten enpresa eredua da”

Ulertuta lidergoak, hau da, zure jendea eta lantaldea gidatzeko duzun moduak bezeroei ematen zaien zerbitzuaren hobekuntzarekin eta zure negozioen emaitzekin zerikusia duela modu erabakigarrian. Lehiakorra izateko, enpresak duen ezagutza kudeatzen jakin behar da (zer dakigun egiten eta nola dakigun egiten), eta ezagutza hori erakundearen partaide diren pertsonengan dago.
“Eredu Kooperatiboa oraingo eta etorkizuneko enpresa eredua da. Bazkide langile guztiek partekatzen duten enpresa eredua da”
2014/07/21

Egun dugun testuinguru zail honetan, zeinean badirudien aurrera egiteko giltzarrietako bat elkartasuna izango dela, zure iritziz, kolektibo moduan kohesionatuta gaude, eta Negozioarekin eta Taldearekin konprometituta?

Gure eredu kooperatiboak pertsonak eta elkartasuna oinarritzat dituela abiapuntu hartuta, ULMA Taldeak hainbat tresna ditu egoera zailei eta krisi ekonomikoko egoerei aurre egiteko.

Gure eredu kooperatiboak pertsonak eta elkartasuna oinarritzat dituela abiapuntu hartuta, ULMA Taldeak hainbat tresna ditu egoera zailei eta krisi ekonomikoko egoerei aurre egiteko, esaterako lansariak doitzea (ordainsariak edo lan aurrerakinak murriztuz edo itzulkin kooperatiboak eta interesak kenduz) edo ordainsarien elkartasun fondoa eta enplegu mahaia erabiltzea, eta horiek denak aplikatzen ari dira, negozioetan erabiltzeko premia dagoen heinean. Hartu izan ditugun neurri horiek guztiak bazkidearen erantzukizunaren eta konpromisoaren isla dira. Konpromisoaren eta kohesioaren beste adibide bat da gaur egun ULMA Taldean sobera dauden langile guztiak birkokatuta daudela. Hortaz, nire ustez, konpromisoa egon badago, eta kanpokoek antzematen dute gehien konpromiso hori; halere, dena hobetu daiteke.

Zure ustez, Kooperatibetatik/Negozioetatik eta Taldetik zer tresna hauspotu behar dira inplikazio hori indartzeko?

Egia da, enpresek pertsona motibatuak behar dituzte, enpresa proiektuan inplikatzen diren pertsonak, baina joan den urtearen amaieran erakunde kulturari buruz egin genuen inkestaren emaitzen arabera ULMA Agricolan landu beharreko gaia lidergoa da. Ulertuta lidergoak, hau da, zure jendea eta lantaldea gidatzeko duzun moduak bezeroei ematen zaien zerbitzuaren hobekuntzarekin eta zure negozioen emaitzekin zerikusia duela modu erabakigarrian. Lehiakorra izateko, enpresak duen ezagutza kudeatzen jakin behar da (zer dakigun egiten eta nola dakigun egiten), eta ezagutza hori erakundearen partaide diren pertsonengan dago.

Gure Negozioek erronka berriei heldu eta testuinguru global batean moldatu behar dute; formula kooperatiboa hori lortzeko modurik onena dela uste duzu? Zure iritziz, zein dira bultzatu beharko genukeen ereduaren indarguneak?

Nire ustez, kooperatiba oraingo zein etorkizuneko enpresa eredu bat da. Bazkide langile guztiek partekatzen duten enpresa proiektua dela abiapuntutzat hartuta, bazkide langile guztiak dira, halaber, proiektu horren protagonista (gobernu organoak aukeratzen dituzte eta kudeaketan parte hartzen dute). Horrenbestez, eredu honen indarra bazkidearengan berarengan datza.

Uste duzu kooperatibek behar besteko arintasuna dugula egungoa bezain ingurune aldakorrean erreakzionatzeko? Hobetzeko zer neurri edo tresna ezarri litezke?

Argi dago bizi garen mundu aldakor honetan arrakasta lortzeko eta bizirik irauteko ezinbestekoa dela azkarrak eta malguak izatea, ingurunera egokitzeko: Gure jarduerak merkatuen arabera dimentsionatu behar ditugu lehiakorrak izateko; nazioartera zabaldu eta berritu behar dugu jarduera berriak bultzatzeko, etorkizuneko sektoreetan eta une honetan gauden sektoreetan posizioa sendoagoa lortzeko. 2008az geroztik, krisiaren hasiera urte horretan jartzen baitugu, plantilla berregituratu dugu, dela plantilla murriztuta dela nazioarteko merkatuetara bideratuta, eta une honetan fakturazioaren %70 kanpoan egiten dugu; beraz, egoera berrira egokitzen saiatzen ari gara, baina, halere, badaukagu non hobetu lehiakorragoak izateko.

ULMA Taldeak, xede Soziala duen taldea den heinean, Fundazio bat dauka. Nola uste duzu ULMA Fundazioaren proiektua sustatu eta bultzatu genezakeela?

Egia esan, ez daukat erantzunik galdera horretarako. Fundazioaren helburuak argiak dira eta, nire ustez, horiek lortzeko egin ditugun ekintzak egokiak izan dira, baina, halere, egunerokotasuna zaila da, eta horrek eragotzi egiten dit modu egokian nola bultzatu pentsatzea.