Ulma Taldea
ULMA Taldeak Euskadiko Lanbide Heziketaren aldeko HETELen 2014ko edizioan parte hartu du.
HETELek, Heziketa Teknikoko Elkarteak, apirilaren 7an HETEL Saria 2014 “Lanbide heziketa arnastuz" ekitaldia ospatu zuen Bilboko BBK aretoan.
Saritua EfVET, European Forum of Vocational Education and Training, izan zen eta HETELeko lehendakaria den Julen Elgetak lanbide heziketan egindako lana aitortu zion eta berrikuntzaren garrantzia eta LHko zentroak Euskadiko zientzia eta teknologiaren sarean barneratzea azpimarratu zituen.
Aurtengo edizioan, berrikuntza moduan, eztabaida talde bat osatu zen hainbat enpresatako ordezkariz osaturik, hala nola, ULMA Taldea, ERKIDE, CIE Automotive, IK4, CONFEBASK eta EUSKALTEL eta lanbide heziketaren inguruko hausnarketak partekatu zituzten.
Lehen eztabaidan Irene Alberdi ULMA Taldeko lehendakariak eta Patxi Olabarria ERKIDEko lehendakariordeak parte hartu zuten eta heziketa zentroen eta enpresen arteko harremanaren garrantzia nabarmendu zuten, merkatu globalean lehiatzeko enpresen beharrei erantzungo dieten etorkizuneko gazteak hezteko ezinbestekoa dena.
Bukatzeko, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak saritutako elkartea zoriondu eta nabarmendu zuen lanbide heziketa ez dagoela hezkuntza sistemaren bigarren maila batean eta Euskadiko LHren lana eta nazioartekotzearen aldeko apustua defendatu zituen.