Ulma Taldea
ULMArekin BAT EGIN News-ari buruzko gogobetetasun inkesta
Joan den ekainean, ULMArekin BAT EGIN Newsen irudi-aldaketa aprobetxatuz, gogobetetasun-inkesta bat egin zen ULMA Taldeko kooperatibetako bazkide guztien artean.
![ULMArekin BAT EGIN News-ari buruzko gogobetetasun inkesta ULMArekin BAT EGIN News-ari buruzko gogobetetasun inkesta](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulmarekin-bat-egin-news-ari-buruzko-gogobetetasun-inkesta/@@images/image-900-f97432dec59a985ef4173219f8380b8a.jpeg)
Emaitzen arabera, bazkideek balorazio ona egin dute Newsen edukiei dagokienez. Positiboki baloratu da Negozioei eta ULMA Taldeari buruzko informazio zehatza, bai eta parte hartzen dugun azken berriak eta gizarte-jarduerak ezagutu ahal izatea ere. Azken finean, News-ari buruzko balorazio positiboa egin da komunikazio sozialerako tresna gisa.
Jasotako inkesta guztien artean, haririk gabeko entzungailu batzuk zozkatu dira, eta ULMA Packagingeko Iosu Aldasorok irabazi du. Zorionak Iosu!