ULMA eta IK4-TEKNIKER finalista onen gisa kalifikatu ditu EUROPEAN ROBOTICS CHALLENGESek lankidetza inguruko proiektuan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA eta IK4-TEKNIKER finalista onen gisa kalifikatu ditu EUROPEAN ROBOTICS CHALLENGESek lankidetza inguruko proiektuan

ULMA Handling Systemsek, IK4-Teknikerrrekin (Teknologi zentrua) elkarlanean pertsona-makina lankidetzaren inguruko proiektu bat garatzen ari dira, INDUSTRY 4.0 izeneko iraultza berriaren baitan. Lan eremuan hesiak ekiditzea helburu duen proiektu hau gainera, 15 partaidek parte hartu duten azken 5 finalisten artean salkatua izan da EUROCen eskutik.
ULMA eta IK4-TEKNIKER finalista onen gisa kalifikatu ditu EUROPEAN ROBOTICS CHALLENGESek lankidetza inguruko proiektuan
2015/11/12

ULMA Handling Systems eta IK4Teknikerrek partzuergo bezela parte hartu duten INDUSTRY 4.0 iraultzaren baitan EUROCek (European Robotics Challenges) antolatu duen FLECOOP proiektuan. Proiektu honen xedea, pertsonak eta makinak elkarlanean diharduten lan eremu bat sortzea da, banaketa enpresa baten eskaerak prestatzeko sistema malguak garatuz. Airbus edota Peugeot Citroën enpresak ere 5 finalisten artean sailkatuak izan dira.

Momentu honetan, programaren bigarren fasean aurkitzen dira finalista guztiak eta 2016. urteko abenduan proiektuaren hirugarren eta azken fasera pasako dira. Azken fase honetan, aurrikusitako prototipoa fisikoki garatu beharko dute.

Proiektuaren helburua, pertsona eta makinak elkarlanean eskaerak prestatzeko picking unitarioko sistema automatikoa garatzea da. Gaur egunean eskaeren %90a pertsonek prestatzen dute, baina jakina da lan monotono eta gogorra dela eta balio erantsirik gabea.

Hasierako planteamendua soluzio hibridoa garatzea da, non pertsonek eta robotek lanleku berdina partekatzen duten, automatizazio altua lortuz eta uneoro, segurtasuna bermatuz. Soluzio hibrido honetako robotak 2D eta 3D erabiltzen du maneiatzen dituen objektuak detektatzeko eta honek, maneiatze automatikoa baimentzen du pick & place lanetan.

Proiektu honek lan kontzeptu berri honen bideragarritasuna, harrera eta eraginkortasuna ebaluatzea bideratuko du, non, robotek eta pertsonek elkarlanean diharduten hesirik gabe. Ondorioz akats kopurua eta eskaera prozesuaren kostua murriztuko da, lanlekuaren eremua ere txikiagoa izango da robotak erabiltzen diren soluzio tradizionalekin alderatuz, lan baldintzak hobetuko dira, eta abar.