“Egunean Behin” galdera-erantzunen euskarazko jokoa ULMAn!
Oso dinamika errazeko jokoa da. Egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango duzu mugikorretik.
Tribial itxurako 10 galdera erantzun beharko dituzu (kultura, kirola, matematika, geografia, literatura,...), eta izan dituzun emaitzen arabera puntu gehiago edo gutxiago jasoko dituzu. Zenbat eta gehiago asmatu, eta zenbat eta bizkorrago, puntu gehiago!
Abenduaren 3an, hainbat sari banatuko ditugu parte hartzaileon artean:
ULMA Talde mailan puntu gehien lortzen dituenarentzat:
- Goiko Benta jatetxean bi lagunentzako otordua
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarera
Negozioko irabazlearentzat Ereindajaneko saski eder bat eta parte hartzaile guztien artean zozkatzeko gaztak.
Jolasaren funtzionamenduaren inguruko azalpen gehiago jasoko dituzue hurrengo egunetan negozioetan.