ULMA- DAIFUKU: 25 urteko elkarlan paregabea
1988. urtean biltegiratze automatikoen sektorean lehen pausoak ematen hasi zen ULMA, DAIFUKU jatorri japoniarra duen sektoreko enpresa liderraren laguntzarekin.
Hasieratik bi enpresen arteko elkarlanean azpimarratzekoa izan da Fabrikazio eta Distribuzio Automatikoko (FA/DA) sistema eta ekipamenduak garatzeko, bakoitzaren jakintza eta esperientzien elkartrukea.
1989.urtean, ULMAk bere lehenengo proiektua garatu zuen bere instalazio propioetan, gaur egun ere lanean diharduen instalazioa. Garai haietan, logistikako sistemen automatizazioa ez zen oso ohikoa, baina 80. hamarkadaren amaieran, enpresa batzuk logistikako sistema berrietan pentsatzen hasi ziren, logistika balore estrategiko bilakatuz.
Denbora aurrera joan ahala, ULMA Handling Systems negozioa sendotzen joan zen, Espainiako barne logistika automatikoko lehenengo enpresa izatera iritsi arte. 90. hamarkadan ULMAk nazioarteari ate berriak ireki zizkion eta Brasilen, Frantzian eta Italian garatu zituen atzerriko bere lehen instalazioak.
25 urte hauetan lortutako emaitzek aliantzaren arrakasta islatzen dute, eta gaur egun ere, erronka eta ilusio berriak garatzeko konpromisoak tinko jarraitzen du.