DAVASA taldeak ULMA ren biltegiratze sistemagatik apustu egin du bere logistikako zentro ezberdinetarako — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

DAVASA taldeak ULMA ren biltegiratze sistemagatik apustu egin du bere logistikako zentro ezberdinetarako

Murtziako instalazioetan Biltegia Gestionatzeko Sistemaren ezarpenak izandako arrakastaren ostean, DAVASA taldeak berriz ere ULMAn konfiatu du, Palma, Bilbo, Sevilla eta Valentziako distribuzio zentroetan SGAk instalatzeko.
DAVASA taldeak ULMA ren biltegiratze sistemagatik apustu egin du bere logistikako zentro ezberdinetarako
2013/04/11

 

Hornikuntzen planifikaziorako eta biltegien gestiorako erabilitako teknika logistiko berritzaileek, DAVASA taldeari etengabeko hobekuntzak izatea ahalbidetu dio, bere bezeroen asebetetzea ahalik eta modurik efizienteenean lortzeko.

Biltegiak gestionatzeko ULMAren sistema honek, hainbat onura teknologiko ditu. Alde batetik, web-era orientatutako plataforma bat eskaintzen du. Beste alde batetik, DAVASAko edozein profesionalek  biltegiko mugimenduak denbora errealean kontrolatzeko aukera eskaintzen du Interneteko nabigatzaile baten bidez eta edozein tokitatik.

DAVASA taldearen aktibitatea automobilgintza sektoreko produktu logistikoetara zuzentzen da, hornikuntza industrialetara eta etxekoetara. Gaur egun, Espainia eta Portugal osoan zehar banatutako 30 delegazio baino gehiago ditu.