Ulma Taldea
ULMA Taldeko Motibazio Taldeak euskarazko postal lehiaketa antolatu du ULMAko langile guztientzat
Euskarazko postalak ekain eta irail bitartean bidali ahal izango dira ULMAra
![ULMA Taldeko Motibazio Taldeak euskarazko postal lehiaketa antolatu du ULMAko langile guztientzat ULMA Taldeko Motibazio Taldeak euskarazko postal lehiaketa antolatu du ULMAko langile guztientzat](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-taldeko-motibazio-taldeak-euskarazko-postal-lehiaketa-antolatu-du-ulmako-langile-guztientzat/@@images/image-900-c5605bb0148baa48d5db093ac6b59ff6.jpeg)
Lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:
- Lankide bakoitzak postal bat aurkeztu dezake.
- Postalak euskaraz idatzi behar dira.
- Testuaren edukia eta originaltasuna baloratuko dira.
Jasotako postal guztien artean bi sari zozketatuko dira.
- Asteburuko egonaldia: postal irabazlearentzat.
- Bi lagunentzako bazkari edo afaria: parte hartzaile guztien artean zozketatuko da.
Postalak jasotzeko azken eguna irailak 5 izango da.