Martxoaren 8an, ULMA berdintasunaren alde — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Martxoaren 8an, ULMA berdintasunaren alde

Aurten ere, ULMAko kide guztiek bat egin dute Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Emakume kooperatibistak omentzeko ekitaldi batean parte hartu dugu, eta hainbat jarduera antolatu ditugu Negozioetan.
Martxoaren 8an, ULMA berdintasunaren alde
2024/03/13

ULMAren Berdintasun Planak finkatzen duen bezala, hainbat komunikazio eta sentsibilizazio ekintzaren bidez, egun hori baliatu nahi izan dute gizartean berdintasuna bultzatzeko.

ULMAko lehen emakume bazkideei omenaldia

Pili Saiz eta Jesusa Egaña, ULMAko lehen emakume bazkideak, ULMAko presidente Ibon Calvorekin batera, euskal kooperatibismoan emakumea aitortzeko egindako ekitaldian izan dira. Gainera, Pili Saizek 60ko hamarkadan ULMAn izandako hastapenei buruzko testigantza eman zuen.

Elkarrekin ahaldunduz, historia sortuz: kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago lelopean, kooperatibismoaren eta feminismoaren historian lagundu duten emakume aitzindariei omenaldia antolatu zuten Kooperatiben Kontseiluak eta KONFEKOOPek.Ekitaldian izan ziren hainbat kooperatibista, Idoia Mendia lehendakari ordea eta Lan eta Enplegu Sailburua eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

ULMAko emakumeen historiari buruzko lehiaketa

martxoaren 8an zehar boligrafoak banatu dira, "Berdintasunarekin bat!-¡Apostamos por la igualdad" leloarekin, negozio guztietan M8 lanpostuetan pixka bat presenteago egon dadin. Trivial online lehiaketa ere antolatu da, ULMAko emakumeen historiari buruzko galderekin. Haien lanarekin eta ahaleginarekin ULMA eraikitzen lagundu duten emakume guztien historia hobeto ezagutzeko aukera bat da.

Parte hartu zuten pertsona guztien artean opari bat zozkatu zen, eta irabazlea Elena Santos izan zen.

Zorionak irabazleari, eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!