Elikagi Bankuaren “Bilketa Handia”-n lagundu nahi? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Elikagi Bankuaren “Bilketa Handia”-n lagundu nahi?

Elikagai Bankuak boluntarioak behar ditu supermerkatuetan egongo den “Bilketa Handia” ekimenerako; datozen ostiralean, azaroak 22, eta larunbatean, hilak 23. Zeregina zure denboratik lau ordu eskaintzea da jendeak emandakoa bildu eta sailkatzeko.
Elikagi Bankuaren “Bilketa Handia”-n lagundu nahi?
2019/11/13

Lagundu nahi baduzu hementxe eman dezakezu izena.

Elikagai Bankuak boluntario izan nahi dutenek izena lehenenbailehen egitea eskatu digu; honela, euren antolaketa lanak garaiz eta ganoraz egin ahal izango dituzte.

Txandak antolatuko dira: 09:00etatik 13:00era, 13:00etik 17:00etara eta 17:00etatik 21:00etara

 

Iaz 450.000 kilogramo elikagai ez galkor lortu ziren; aurten ere kopuru horretara irtsi ez ezik, gainditu ere egin nahi da. 2018an estatu mailan lortutakoa Europa osoan lortutakoaren erdira iritsi zen.

Solidaritatea funtsezkoa da ekintza honetan. Boluntariorik eta emailerik gabe ezer ere ez litzateke posible izango.

Har ezazu parte!