Birgaitutako 14.000 metro ULMA Fatxada Aireztatuarekin
4 etxebizitza bloke birgaitu dira Bartzelonako Cornellá de Llobregat herrian, Fontsanta Plazan, zehazki.
Proiektua Cornelláko Udaleko gizarte sustapeneko ekimena izan da, PROCORNELLAren bidez bideratu dena (Cornelláko Gizarte, Hiri eta Ekonomi Sustapeneko udal-enpresa), inguruneari hobekuntzak eskaintzeko asmoz.
4 eraikinek hezetasun eta kondentsazio arazo larriak zituzten eta, horrenbestez, 350 bizilagunek euren etxebizitzen kalitatea eta erosotasuna hobetu eta isolamendu profesional bat egin nahi zuten.
ULMAk proiektuari eskaini dion balio diferentziala funtsezkoa izan da:
- Malgutasuna. Plaka formatuak eta koloreak egokitu dira eraikinen desiotako irudi berrira egokitzeko.
- Soluzio integrala. Proiektuaren eraikuntza fase desberdinak eta inplikatutako gremio desberdinak koordinatu dira.
- Horniketan azkartasuna. Materialaren horniketa, formatu pertsonalizatuekin, errekorrezko denboran egin da.
- Egikaritze azkartasuna. Aipatzekoa da dimentsio handiko birgaitze hau soilik 8 hilabetean egin dela. 1750 m2/hilean batez beste… azpimarragarria, zinez.
Gainera, proiektuaren helburuetako bat zen obra guztia kanpotik egitea, horrela etxebizitzen barrutik jarduera oro saihestuz. Aipatzeko da etxebizitzak eraikuntza prozesu osoan okupatuta egon direla. Puntu hau gakoa izan da erosotasunari dagokionez, bizilagunen komunitatearentzat.
Laster bideo bat izango dugu proiektu honen birgaitze prozesuari buruzkoa.