Lehenak Urban Mobility Challenge erronkan
Keinu txikiek, hala nola lau gurpil biren truke aldatzea, gure karbono-aztarna murrizteko gakoa izan dira, eta erronkan lehen postua lortzeko balio izan dute beste urte batez. Eta badoaz bi erronka jarraian urrezko domina zintzilikatzen duguna.
Urrezko domina honek 30 egun hauetan zehar egin duzuen inplikazio eta ahalegin handia islatzen du. 43.000 km-rekin atmosferara 5.076 kg-tik gorako CO2 isuriak aurreztea lortu dugu. Gainera, enpresarik jasangarrienaren saria irabazi dugu kilometro gehien egiteagatik eta atmosferara C02 isuriak aurrezteagatik.
Azkenik, ULMA Packaging-eko Izaro Angulo zoriondu nahi dugu, erronkaren pizgarria irabazteagatik.
Zorionak eta eskerrik asko ULMAn mugikortasun iraunkorragoa bultzatzeagatik eta ingurumena zaintzen laguntzeagatik!