ULMA Taldearen finantza arlo korporatiboa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldearen finantza arlo korporatiboa

ULMA Taldearen Finantza Arloa ULMA Taldea modu ez ofizialean martxan jartzearekin bateratsu sortu zen, 1986. urtean. Artean Taldeko Departamentu Zentralak gaur egun ezagutzen ditugun bezala egituratu barik zeudela, zerbitzu hura ULMA Construccioneko Finantza Zuzendaritzatik ematen zen. Jose Luis del Campo izan zen Taldeko lehenengo finantza arduraduna. Gerora, Jose Ramon Anduaga, Jokin Ugarte eta Kepa Salaberria aritu dira karguan.
ULMA Taldearen finantza arlo korporatiboa
2013/07/30

ULMA Taldeko Finantza Arloa Finantza Batzordeak eta Taldeko Finantza zuzendariak osatzen dute, azken horrek Batzordearen koordinatzaile lanetan diharduelarik. Gaur egun, Jokin Ugarte da Finantza Arloko arduraduna.

Finantza Batzordea

Finantza Batzordean, Finantza Baliabideen Kudeaketa lantzen da arlo zentral gisa, zeren eta ULMAn epe luzerako maileguak birfinantzatuta dauzkagu Taldearen banku pool-aren bidez, alegia, Laboral Kutxa, Santander (Banesto beretu du), BBVA eta Popularraren bidez. Banketxe horiekin zirkulatzaile lineak daude izenpeturik 2014ko otsailera arte. Epe laburrera, une honetan finantza batzordeak esku artean dituen lan nagusiak hauek dira: epe ertain-luzera izango diren zirkulatzaile beharrak zehaztea eta banketxeekin akordio berri bat negoziatzea, Negozioek egunerokoa ziurtatzeko behar duten oxigenoa ziurtatu ahal izateko. Epe luzeari dagokionez, Taldeak behar duen egiturazko finantzaketa ari dira aztertzen; gainera, egon daitezkeen finantzazio aukera errealak zein diren erabaki behar da, Taldearen zorpetze mailak zehaztu eta, definituko diren figuretan oinarrituz, fondoen kaptazioa kudeatu. Batzordearen zeregina da, bestalde, Zuzendaritza Kontseiluari eta Kontseilu Orokorrari proposamenak egitea eta, ondoren, hartutako erabakiak kudeatzea.

Finantza Arloa Taldearen Baliabide Finantzarioen Atzipenaz eta Kudeaketaz arduratzen da, eta baliabideak Negozioen beharren esku jartzen ditu.

Arlo horretan, Taldearen diruzaintza optimizatzeko lan egiten da eta, horretarako, hilero aurreikuspenak egiten dira, soberakinak dituzten Negozioetatik lerroetatik tiraka dabiltzan Negozioetarako kooperatiben arteko maileguei erreparatuta. Gainera, informazioari lotutako konpromiso guztiak eta birfinantzaziorako kontratuan hartutako obligazioak betetzeko lan egiten da. Halaber, Finantza Arloan ULMAko Negozioetako finantza departamentuen operatiban eragina izan dezaketen gaiak koordinatzen dira, hau da, lege aldaketa, zerga araudi, kontabilitate eta abarretatik eratortzen diren gaiak; baita barne araudien aldaketen ondoriozkoak ere: POGU eta beste erabaki batzuk, hala nola ordainsari malgua etab. Horrek berekin dakar administrazio, banketxe, auditore eta abarrekiko harremanak kudeatzea.

Horretaz gain, Taldearen aseguru politika zehazten da; hala, arriskuak nola estali erabakitzen da: edo poliza globalekin, kalte arriskuen, istripuen, garraioen eta administrazioen erantzukizun zibileko kasuetan legez; edo banakako polizekin, erantzukizun zibilaren kasuan legez. Beste jardute esparru bat ULMA Taldearen, MONDRAGONen eta beste alor batzuen reportingerako behar den informazioa prestatzea da, prozesuak automatizatzen ahaleginduz eta Aginte Panela unean uneko beharretara egokituz.

"Taldean, funtsezko bi jardueraeremu ditugu finantza arloan. Aldebatetik, Finantza Baliabideen Atzipenaeta Kudeaketa, non gai hauek jorratzendiren: zirkulatzailearen lineen esparruberri bat kudeatzea, finantzatzekoaukera berriak bilatzea eta egungozorpetzea birnegoziatzea, diruzaintzaepe laburrera optimizatzea (soberakinaketa kooperatiba arteko maileguak)eta bateratze fiskala. Bestetik, hainbatjarduera koordinatzen da, hala nolaaseguruen kudeaketa, banketxeekikoharremanak eta negoziazioa, auditoreenkoordinazioa eta kudeaketa, zergei etalegeei buruzko gaiak, taldeko organoeizuzendutako reportinga eta Negozioeilaguntza ematea garrantzi handienekonegoziazio prozesuetan."