Ulma Taldea
Euskaraldia, gero eta hurbilago
Azaroaren 20an abian jarriko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. ULMAn ere ariketa soziala egiteko prestatzen ibili gara eta azken txanpan sartu gara.
Negozio guztietan norbanako gisa, Ahobizi edo Belarriprest gisa, izena emateko bideak martxan daude eta oraindik izena eman ez baduzu, ez galdu aukera, hona hemen izen-emateko loturak:
- ULMA Costruction
- ULMA Packaging
- ULMA Agrícola
- ULMA Embedded Solutions
- ULMA Architectural Solutions
- ULMA Handling Systems
- ULMA Manutentzio Zerbitzuak
- ULMA Advanced Forged Solutions
Ahobizi eta Belarriprest roletan trebatzeko saioak ere martxan jarri ditugu eta kooperatibetan ariguneak sortu ere, 15 egun horietan euskaraz arituko diren guneak. Gune horietako kideek ahobizi eta belarriprest moduan parte hartuko dute. Bejondeizuela guztioi!
- · Euskaraldian AHOBIZI izango zara? Hona hemen aholku batzuk. AHOBIZI.
- · Euskaraldian BELARRIPREST izango zara? Hona hemen aholku batzuk. BELARRIPREST.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN egin nahi baduzu, aukeratu rola eta eman izena zure negozioan bertan.