Marcelo Bueno, ULMA Handling Systemsen arduradun berria Brasilen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Marcelo Bueno, ULMA Handling Systemsen arduradun berria Brasilen

Logistikaren sektorean eta, bereziki, ikerketaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren eremuetan ibilbide profesional luzea duen zuzendaria (20 urte baino gehiago).
Marcelo Bueno, ULMA Handling Systemsen arduradun berria Brasilen
2019/02/11

Buenoren kontratazioa Brasilgo filialaren berrantolaketaren ondorioa da, izan ere, hemendik aurrera Brasilgo filialak eskumen zabalagoak edukiko ditu, Latinoamerika osoko negozioak hartuko baititu bere baitan. «Berrantolaketa estruktural honekin eta baliabideak zabalduta, hobeto kokatuta egongo gara intralogistikarako soluzio automatizatuak eta berritzaileak bilatzen dituzten enpresetarako, zerbitzua eskuragarriago edukiko baitugu eta bezeroei laguntza hobea emango baitiegu», adierazi zuen Buenok, misio profesional hau bere gain hartzean esandako lehen hitzetan.

Marcelo Buenok zientzietako doktoratu ondoko bat dauka Unicampetik, eta esperientzia sendoa dauka exekutibo gisa, eremu internazionalean garatuta: B2B negozioetan eta industria sektorean esperientzia dauka, ehun milioi dolar baino gehiagoko balioa duten negozioak sortzen dituzten enpresa batzuetako salmenta arloan egin zuen lan, eta hamar urte baino gehiago dira enpresen gestioaz eta emaitzen kontuen erantzukizunaz arduratzen dela. Azken hamahiru urteetan negozio estrategiak garatu ditu Hego Amerikan, joerak eta jardunbide hobeak bereganatuta, merkatu desberdinen kulturan sakonduta, eta, egun, profesional sendo eta egoki prestatutakoa da, lurralde guztietan planteatu daitezkeen erronkei aurre egiteko.

Bueno izan zen Brasilgo enpresa batzuen sorreraren ardura izan zuen exekutiboa, hala nola SDI do Brasil y SDI Intelligrated enpresena. Knapp AGn negozio unitate bat ezarri zuen arrakastaz, txikizkako modaren sektorean.