Arroz bilketa solidarioa Greziako errefuxiatuentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Arroz bilketa solidarioa Greziako errefuxiatuentzat

Zaporeak elkarteak otorduak eskaintzen dizkie Greziako Lesbos uhartera iristen diren errefuxiatuei eta proiektu hau laguntzeko ULMAk arroz-paketeak biltzeko gune bat jarriko du Zerbitzu Zentraletan.
Arroz bilketa solidarioa Greziako errefuxiatuentzat
2024/02/14

Otsailaren 21etik martxoaren 5era, ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako sarreran bilketa-puntu bat jarriko dugu, bertan Zaporeak elkartera bideratuko diren arroz-paketeak uzteko. Gainera, errefuxiatuekin eta haiekin lan egiten duten elkarteekin dugun konpromisoari erantzuteko eta zuen dohaintzak indartzeko, ULMAk kanpainaren amaieran bildutako arroz kopurua hirukoiztu egingo du.

Dohaintza egiten duten pertsona guztiek izena eman ahal izango dute Oñatiko Mendi Martxako 5 kamisetaren eta ULMAko 5 kamiseta teknikoren zozketan. Emaitza martxoaren 8an jakinaraziko da Portalden, jasotzera pasatzeko jarraibideekin.

3.000 errazio egunean

Zaporeak Greziako errefuxiatu-esparruetako sukaldeetan 3.000 otordu prestatzen ditu egunero. Helburua da eremu horietan harrapatuta dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, janari beroa eta elikagarria eskainiz, haien eskubide kulturalak errespetatzen dituena eta haien ohiturak duintzen dituena.

Greziako Lesbos uhartean dagoen Zaporeak elkarteko taldea osatzen dute Euskal Herriko boluntarioek eta errefuxiatuek. Azken hauek, ezagutzen baitituzte inork baino hobeto bertan daudenen beharrizanak.

Ezagutu gehiago Zaporeak proiektuaren inguruan.