Yoga, Hipopresiboak eta Pilates: Ezagutu osasunerako dituzten onurak
Lehen aldia izan edo ez, eman izena esteka honetan irailaren 18a baino lehen. Plazak mugatuak dira eta jasotzen ditugun eskaeren arabera antolatuko ditugu taldeak. Plaza lortuz gero, irailaren 20an jasoko duzu zure eskaerari buruzko informazio guztia jasotzen duen e-maila.
ULMAko Osasun Zerbitzuak bultzatutako doako ikastaroen helburua pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzea eta zaintzea da. Oñatin Hipopresiboen eta Yogaren aurrez aurreko eskolak emango dira, eta Legazpin Pilatesenak.
Bertaratzearen % 75 betetzen ez baduzu, zure plaza berriz zozketatuko da.
Oñatiko ikastaroak
Oñatiko ULMAko pertsonentzat yoga eskolak izango dira astearte eta ostegunetan. Saio bakoitza 50 minutukoa izango da (12:50etik 13:40ra), Hazi Infinitoko Uxue Otalora irakaslearekin, eta Oñatiko Taldeko Zerbitzu Zentraletako gimnasioan egingo da.
Toki berean, asteazkenetan, hipopresibo eskolak jarriko dira martxan. Saioak 50 minutuko iraupena izango du (12:50etik 13:40ra) Hazi Infinitoko Edurne Mugica irakaslearekin.
Legazpiko ikastaroak
Legazpin, eskolak ULMA Packaging enpresaren instalazioetan emango dira asteazkenero. 50 minutu iraungo dute (12:50etik 13:40ra) Legazpiko Hiru Fisioterapiko Elena Lozano irakaslearekin.