Oñatiko Zuazola Institutuko gazteak ULMA ezagutzera hurbildu ziren — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Oñatiko Zuazola Institutuko gazteak ULMA ezagutzera hurbildu ziren

Giza Baliabideen arloak gonbidatuta, enpresa barrutik ezagutzeko helburuarekin, 14 eta 15 urte bitarteko 40 gaztek martxoaren 23an ULMA bisitatu zuten.
Oñatiko Zuazola Institutuko gazteak ULMA ezagutzera hurbildu ziren
2018/04/16

Bigarren urtez, ULMAn profil industriala duten lanpostuak erakutsi eta profil hori betetzeko egin beharreko ikasketen berri eman nahi izan genien.

Ikasle gazteak aurki arlo zientifikoa, humanistikoa edota artistikoa aukeratu behar izango dute. Hain justu, topaketa honen helburua izan zen ikasketa industrialen berri eman eta inguruko kooperatibek profil mota horien beharra dutela ikusaraztea.

Horretarako, ULMAko pertsonen esperientziak ezagutu zituzten; besteak beste, ingeniaritza eta lanbide-heziketan soldadura, mekanizazio, makinen muntaketa eta mantentze lanetan diharduten pertsonen lekukotasunak (garatutako ikasketak, egungo lanpostua, egunerokoa nolakoa den, funtzio eta eginbeharrak). Testigantza horiekin lan industrialetako eguneroko errealialitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Galderetarako tartea ere izan zen eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Lerro hauetatik gure eskerrik beroenak langile hauei eman ziguten laguntzagatik.

Ondoren, akziorako denbora ere izan zen eta taldeka Ginkana jokoa egin zuten. Bost proba egin behar izan zituzten, hain justu, lanpostu ezberdinei buruzkoak. Talde irabazleak Donostiako Zientzia Museo bisitatzeko sarrerak irabazi zituen.

Ongi pasatu eta ULMA barruan egiten dena modu zehatzagoan ezagutzeko aukera izan zuten. Izan ere, urte gutxi barru kooperatiba bikain honetako kide izan ahalko dira.