Izen emateak zabalik gizonentzako zoru pelbikoaren ikastaroan eta nutrizio kurtso berrian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Izen emateak zabalik gizonentzako zoru pelbikoaren ikastaroan eta nutrizio kurtso berrian

Azaroan zehar Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak asteko menua modu osasungarrian nola prestatu erakutsiko digu eta Mireia Grossmann i Camps osteopata eta fisioterapeutak gizonentzako zoru pelbikoari buruzko tailer bat zuzenduko du.
Izen emateak zabalik gizonentzako zoru pelbikoaren ikastaroan eta nutrizio kurtso berrian
2024/10/16

Osasuntsu jateko tuppers osasungarriak sortzeko gakoak

Ikastaro berri honen helburua da jaten dugunaz jabetzea eta modu osasungarrian egitea. Horretarako, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista-nutrizionistak lanera daramagun elikadura aztertuko du.

Ikastaroak lau saio izango ditu, azaroaren 5, 12, 19 eta 26an, 17:30etan (asteartero), Zerbitzu Zentraletako lehen solairuko 4. prestakuntza-gelan.

Ikastaroek ordu eta erdi iraungo dute gutxi gorabehera, eta aretoaren edukiera mugatua izango da. Parte hartu nahi baduzu, urriaren 23ra arte duzu izena emateko. Urriaren 25ean mezu bat bidaliko da ikastarorako plaza eta bertaratzeko jarraibideak baieztatzeko.

Eman izena hemen

Janaria prestatzeko denborarik ez duzu baina osasuntsuago jan nahi duzun horietakoa bazara, astelehenetik ostiralera lanera eramateko janaria ordu gutxian sukaldatzea izan daiteke zure irtenbidea.

Aurkezten dizuegun tresnak onura ugari ekarriko dizkizu, besteak beste: etxeko janariaz gozatu, sukaldaritzara gerturatu eta janari prozesatuetatik eta azkarretatik aldenduko zara.

Gainera, astean zehar sukaldean emango duzun denbora murrozizteko aukera emango dizu, zure plater gehienak prest izango dituzulako.

Helburua da, ondo antolatzen ikastea, aste osorako denbora gutxian sukaldatzea, elikagaien baliabideak eta egosketak hobeto aprobetxatuz, eta eguneroko otorduak osatzeko modu erraz eta azkarrak ematea da.

Menu motak desberdinak landuko ditugu, begetarianoa eta beganoa kontuan hartuko ditugu. Ideia eta errezeta praktikoak aurkeztuko dira elikadura orekatua, kontzientea eta askotarikoa plana eramaten lagunduko dizutenak.

Zoru pelbikoaren inguruko tailer berria gizonentzat

Zoru pelbikoaren gaineko ariketak emakumeentzat bakarrik direla uste duzu? Datorren urriaren 29an, 17:30ean, gizonentzako zoru pelbikoari buruzko lehen tailerra emango da ULMA Taldearen Auditorioan.

Uste ez bezala, zoru pelbikoaren entrenamendua ez da emakumeen kontua bakarrik. Gizon batek emakume batek bezainbeste baliatu dezake zoru pelbikoaren entrenamendu-saio erregular bat.

Mireia Grossmann i Camps osteopata eta fisioterapeutak eta zoru pelbikoan eta pelbiseko abdomina berreziketan espezialista denak zuzendutako tailer berri honek, lehenengo zati teoriko bat izango du ULMA taldeko auditorioan eta bigarren zati praktiko bat gimnasioan. Tailerrak hiru orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

Parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta eman izena hemen.

Saio honek plaza mugatuak ditu eta urriaren 23an izena eman dutenen artean zozketatuko dira. Urriaren 25ean mezu bat bidaliko da ikastarorako plaza eta bertaratu ahal izateko jarraibideak baieztatzeko.

Hauek dira tailerraren helburuak:

  1. Gizonengan zoru pelbikoaren existentzia, zoru pelbikoaren garrantzia eta osasunean orokorrean eta errendimendu fisikoan zehazki duen eragina zabaltzea.
  2. Ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea perine maskulinoari modu aktiboan laguntzeko. Informazio zehatzarekin eta ariketa praktikoekin, gizonek beren zoru pelbikoa sendotu eta zaindu ahal izan dezaten.
  3. Prebentzio-baliabideak eta -teknikak ematea, eguneroko errutinan sar daitezen eta zoru pelbikoa ahultzea prebeni dezaten.
  4. Zoru pelbikoa indartzeko egunero egin ditzaketen ariketa sinpleak eta eraginkorrak ikastea.
  5. Estrategia praktikoak eskaintzea, gizonek beren zoru pelbikoa zaindu ahal izan dezaten eguneroko jardueretan.
  6. Gizonak gimnasia hipopresiboko tekniketan irakastea, haien onurak azalduz eta beren ariketa-errutinan nola txerta ditzaketen azalduz.

Gainera, tailer praktikoan egingo diren ariketek zoru pelbikoaren osasunerako funtsezkoak diren hiru galderei erantzuten lagunduko dute: nola esertzen garen, nola mugitzen dugun pisua eta nola ibiltzen garen.