Arroz eta pasta bilketa solidarioa Honduraserako
ULMA Fundazioa eta zu bezalako pertsona asko, urteak daramatzagu Honduraseko ACOES GKErekin elkarlanean eta elkartasunezko bilketetan parte hartzen, eta era askotako materiala bertara bidaltzen.
Iaz, gaztelaniaz idatzitako liburu eta ipuinak jaso genituen, eta aurreko urtean sukaldeko tresnak bildu genituen. Aurten "Desnutrizioaren aurkako kanpainan" lagundu nahi diegu, eta oinarrizko bi elikagai horiek bilduko ditugu, izan ere, oso beharrezkoak dira egunero hainbeste haurri jaten emateko.
Delegazioetatik apirilaren 30era arte bidali ditzakezue zuen ekarpenak Oñatira.
Apiril osoa duzu zure ekarpena egiteko. ULMA kooperatiba guztietan bilketa-kutxak aurkituko dituzu.
Lortuko al dugu gutxienez tona bat biltzea? Laguntzen badiguzu, ziur gaude lortuko dugula.