Hemen zaude: Hasiera Inaguratu dira ULMA Handling Systems-en Donibane Lohitzuneko bulego berriak
  • Ulma Handling Systems

Inaguratu dira ULMA Handling Systems-en Donibane Lohitzuneko bulego berriak

2018/01/30
Ohorezko aurreskua, eta, zinta moztea, Iñigo Querejeta, ULMA Handling Systemseko lehendakaria, eta, François Applagnate, Baionako Merkataritza Ganbarako ordezkariaren artean, horiek izan dira Kooperatibaren Donibane Lohizuneko bulego berria inaguratzeko ekintzak. Gertaera, ingeniaritza logistikoak azken urteetan frantziako merkatuan izan duen hazkundeari esker, kooperatibak bizi duen hedapen prozesuaren baitan kokatzen da, zerbitzu “gertuagoakoa, azkarragoa eta konfiantza handiagokoa” eskaintzeko.

“ULMA Handling Systems ingeniaritzako lantaldearen kalitatea, ingeniaritza eta profesionaltasunari esker Frantzian gabiltzan 20 urte hauetan gure erakundea erreferente bilakatu da automatizazio logistikan. Besteak beste, banaketa handiko, elikadura eta edarien sektoreko edo ehungintza sektoreko enpresa ezagunetan proiektuak ezarrita” azaldu du Julian Garmendiak, ULMA Handling Systems Frantziako zuzendaria.

Egun ingeniaritzak 200 milioi eurotako merkatu kaptazioa du hurrengo bi urte eta erdirako. INTERMARCHÉ, PROCLINIC, ENTREPINARES, SYSTEME U, ELHIS, CÁRNICAS TELLO, BRIDOR, PAPELERÍA SAMSENG edo RECAMBIOS MARINOS enpresetarako garatzen ari den proiektuekin gauzatzen dena, besteak beste.

Testuinguru horretan, aipagarria da LUG enpresa, INTERMARCHE supermerkatu talde frantziar ezaguneko kidea, eta ULMAren artean sinatutako akordio garrantzitsua, automatizazio logistikoko anbizio handiko proiektua egiteko. Proiektu hori mugarri garrantzitsua da ULMA Handling Systemsen historian, banaketa handiko sekorean erreferentziazko ingeniaritza logistiko gisa kokatzen baitu.

ULMA Handling Systemsek hazteko bokazia duten enpresekin elkarlanean lan egiten du, beraien neurria dena delakoa izanda ere. Zentzu horretan, ingeniaritzak mota guztietako bezeroak ditu: txikiak, ertainak eta handiak, hainbat sektoretan: elikadura, banaketa handia, ehungintza, farmazia, burdindegia, etab.

Orain dela gutxi, ingeniaritzak operazio logistikoetako gunea Serris herritik Orly herrira aldatu du, Frantzia eta Europako gune neurologikoan kokatzeko anbizio handiko mugimendua.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat da 4+4?
Erantzuna:
Inaguratu dira ULMA Handling Systems-en Donibane Lohitzuneko bulego berriak