• Sustapen Berriak

ULMA Inoxtruckek gela zurietarako dituen ekipamendu espezializatuak aurkeztu zituen IFFA azokaren 2013ko edizioan eta nazioartean duen sare komertzialarekin konbentzioa egin zuen.

2013/05/31
Maiatzean Frankfurten haragi produktuak prozesatzen eta paketatzen diharduten industriei zuzendutako azoka egin zen. Hiru urtean behin egiten den Nazioarteko azoka honetan, ULMA Packaging eta ULMA Inoxtruck negozioek azokako hall desberdinetan neurrira egindako soluzioak aurkeztu zituzten. Ekitaldi hori ULMA Inoxtruckek bere nazioarteko sare komertzialarekin konbentzioa egiteko deia egina zuen egun berean izan zen; konbentzioan oso ondo baloratu zuten erakusgai jarritako produktuen kalitatea, bai eta konbentzioan egondako giroa ere, horri esker errazago izan baitzen bertaratutakoen artean esperientziak trukatzea.

Konbentzioa aurreko egunean egin zen, azokaren ekitaldia inauguratu zen egun berean, eta ULMA Inoxtruckek ekitaldia aprobetxatu zuen komertzialen prestakuntzarako eta aurten diseinatutako modelo berrien aurkezpenerako.

Hainbat herrialdetako ordezkariek, esaterako Finlandia, Austria, Alemania, Danimarka, Espainia, Holanda, Irlanda eta Txilekoek, ULMA Inoxtrucken bilakaera kuantitatiboa eta kualitatiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, bai eta bere proiektu estrategikoak eta modelo berriek lehiarako eskaintzen dituzten abantailak ere. 

Konbentzioan Knuth Lorenzen EHEDG (European Hygienic Engineering & Design Group) erakunde europarreko lehendakaria egon zen, gonbidatu berezi gisa, eta honek ULMA Inxtrouckek %100 higienizagarriak diren ekipamenduen diseinuan egindako lana aitortu zuen, ekipamendu horiekin higiene aldetik oso baldintza zorrotzak eskatu eta elikagaiak edo osasun produktuak produkzio guneetan bertan manipulatzea inplikatzeen duten jardueretan diharduten enpresei soluzio eraginkorrak bermatzen zaizkielako, eta bide batez aukeratutako bidetik jarraitzera animatu zuen ULMA Inoxtruckeko lantaldea. EHEDG elikagaien sektoreko hainbat enpresa, ikerketa institutu, osasun alorreko agintaritza publiko eta ekipamenduen fabrikatzaileek osatutako elkartea da, eta ULMA Inxtrouck kide horietako bat.

IFFA 2013 nazioarteko azokak ULMA Inoxtrucken ekipamendu higienizagarrien gamaren erakusleihotzat balio zuen. Bertan, bere diseinu eta ingeniaritzako departamentuak aurten garatu dituen modelo berriak nabarmendu zituen, MPT eskuzko transpalet berriak, pisaketa sistema txertatu berria eta bereziki eurobinen manipulaziorako eta iraulketa ergonomikorako diseinatuta dagoen EBT eskuzko iraulgailu elektroniko berria merkaturatuta.

ULMA Inoxtruckek garatutako modeloek nekazaritzako elikagaien sektoreko ingurune latzetan kargak manipulatzeko irtenbidea bermatzen dute, IP babes maila handiari dutelako kontaktuen aurka eta sar ahal zaien ura eta zikinkeriaren aurka eta horri esker oso-osorik garbitu daitezkeelako, kutsadura mikrobiologikorako arriskua gutxituta eta baldintza higienikoak bermatuta elikagaigintzaren sektorekoak bezain zorrotzak diren produkzio zentroetan.

ULMA Inoxtruckek gela zurietarako dituen ekipamendu espezializatuak aurkeztu zituen IFFA azokaren 2013ko edizioan eta nazioartean duen sare komertzialarekin konbentzioa egin zuen.